2010/02/24
sarreratxoa
Blog-ari pixka bat hasiera emateko, lehenengoz anorexia zer den azalduko dut parrafotxo batean, norbait oraindik ez badaki jakin dezan.
Anorexia elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.
Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.
Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.
Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...
Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario