Munduan bizitza bakar bat dago, aprobetxa ezazu!!
Powered By Blogger

2010/05/31

Nire bideotxoa

Hona hemen podomatic-ean egin dudan bideotxo txikia. Bertan, aukeratutako gaiari buruz hitz egin dut, eta aldi berean, nire iritzia ere eman dut anorexia eta bulimiaren inguruan.
Espero dut zuen gustokoa izatea!





Multimedia

Hementxe daukazue nire taldekideek eta nik egindako multimedia. Animaliei buruzkoa da eta lehenengo ziklorako pentsatuta dago.

2010/05/30

Gai honekin zerikusia duten blog-ak

Hona hemen anorexia eta bulimiarekin erlazionatuta
dauden 2 blog. Lehenengoa gaixotasun izugarri hauen alde egiten du, eta bigarrenak aldiz, kontra.
Horrek erabat hunkitu ninduen. Nola egon daitezke anorexia eta bulimiaren aldeko pertsonak? Sinestezina da.
Hemen usten dizkizuet bi bloggen irudiak, zuen begiekin
ikus ditzazuen.

2010/05/29

Webquesta


Asko kostatu zitzaidan anorexia eta bulimiari buruzko euskarazko webquest bat aurkitzea, baina azkenean honekin topo egin nuen!

Tutoriala

Hemen daukazue Elik eta biok egindako tutoriala. Atomix mp3 programaren inguruan egin genuen.
Hasieran embedr programari buruz egingo genuen, baina arazo asko sortu zitzaizkigun eta azkenean programa hau aukeratzea pentsatu genuen.
Espero dut zuen gustokoa izatea eta zalantzak izan eskero guztiak konpontzea.



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Atomix mp3 tutoriala | Erabiltzailea: elisabet

2010/05/25

Beste nahasmen batzuk: Bigorexia eta Ortorexia

Orain arte, Anorexia eta Bulimiari buruz hitz egin dut, baina badaude gaur egungo gizartean gero eta pertsona gehiagok jasaten duten beste 2 gaixotasun garrantzitsu: Bigorexia eta Ortorexia. Ondoren, gaixotasun hauen ezaugarri nagusiak aipatuko ditut, horiei buruz pixka bat gehiago jakin dezazuen, eta bertan agertzen diren sintomak zure lagun edota ezagun batek sufritzen dituela ikusten baduzu, ahalik eta gehien lagun diezaiozun, guztien artean gaixotasun hauei aurre egin ahal baitiegu!


Bigorexia
Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edota haien fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, kontrolik gabeko ariketa fisikoa egiten dute, eta hor dator arazoa. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu eta horrek, epe luzera ondorio larriak ekar ditzake. Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan nahi baitute.

Ortorexia

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gure gorputzarentzat beharrezkoak diren elikagaiak baztertzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

2010/05/24

Taula

Zer da?

Non aurki dezakegu?

Ura

● Gure gorputzaren %66 osatzen du.

● Ezinbestekoa digestiorako.

● Elikagarriak garraiatzen, gorputzaren temperatura erregulatzen eta prozesu askori laguntzen die.

● Ura naturala edaterakoan.

● Zuku, zopa, saldetan…

Proteinak

●Hazkuntzarako eta zelulen konponketarako ezinbestekoa.

●Haragia

●Oilaskoa

●Arraina

●Arrautzak

●Esnekiak…

Karbohidratoak

● Gorputzarako oinarrizko energi iturria da.

●Patatak

●zerealak

●Pasta

●Frutak

●Barazkiak...

Bitaminak

● Gorputzaren funtzionamendu egokirako ezinbesteko elikagarriak dira.

●Hezur eta hortzen garapenerako garrantzitsuak.

● Frutak

●Barazkiak

●Esnekiak

Koipea

● Energia eman.

● Digestioan eta bitaminak asimilatzen lagundu.

●Oliba olioa

● Ekilore-olioa...

Mineralak

● Hezur eta hortz gogorrak izaten laguntzen du.

●Esnekiak

●Orri berdeko barazkiak

●Koipe gabeko haragiak

●Oilaskoa

●Fruitu zikuak

2010/05/06

Anorexia eta mulimia ----> power-point

Hona hemen "Slideshare" orrialdetik ateratako anorexia eta bulimiari buruzko power point bat. Bertan modu labur baina interesgarri batean gaixotasun hauen inguruko laburpentxo txiki bat egiten da. Beraz, oso aproposa iruditu zait eta nire blog-ean zuekin konpartitu nahiz izan dut.

2010/05/03

Espezialista batekin hizketan

Hementxe ikasle batzuk ACABE izeneko erakundearen koordinatzaileari egindako elkarrizketa. Bertan, erakunde honi buruzko informazioa eta bertan dauden pertsonen egoera ikusteko aukera izango duzue.


Kaixo, arratsalde on.

Arratsalde on.

Zein da zure izena?

Garbiñe.

Zer esan nahi dute ACABE siglek?

“Asociación contra la anorexia y bulimia de Euskadi”. Hau da, gure lana anorexia edo bulimia gaixotasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzea da.

Zenbat egoitza dituzue Euskadin?

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ditugu egoitzak, baina garrantzitsuena hemengoa da.

Zenbat denbora darama elkarteak zabalik?

Hamaika urte.

Eta bulego honek?

Lehen Intxaurrondon zegoen, Txara izeneko eraikinean, baina orain dela gutxi hona mugitu gara, Mons Pasealekura.

Garestia al da bazkide izatea?

Hilero sei euroko kuota ordaintzen dugu.

Gutxi gorabehera zenbat bazkide zarete?

Berrehun eta hamasei familia gara.

Zertan oinarritzen da elkarte hau?

Hiru oinarri nagusi ditu: gaixotasun hauekiko sentikor bihurtzea, familiaren eta lagunen sostengu izatea, eta beste elkarteei eskaerak egitea gaixoa eta familia laguntzeko.

Ohituta al zaudete bisitari askorekin hitz egiten?

Bai, jende asko etortzen da.

Oso zaila al da gaixoekin egotea?

Ez, baina pazientzia handia izan behar da, eta arreta handia eskatzen dute.

Jende askok gainditu al du anorexia edo bulimia?

Bai, ehuneko handi bat sendatu egin da.

Lan egiten duzuenen artean inork jasan al du anorexia edo bulimia?

Bai, eta orain oso langile onak dira.

Zeintzuk dira anorexiaren sintomak?

Modu ez ohikoan pisua galtzea, izaera aldaketa, umore aldaketak, kontzentrazio eta oroimen zailtasunak, bakardade sentimendua, lo orduak gutxitzea, autoestimu eza eta sexu-gogoa galtzea.


Sintomak oso arriskutsuak al dira?

Bai, oso arriskutsuak dira.

Eta bulimiaren sintomak?

Ia-ia berdinak dira.

Zer egin behar da anorexia edo bulimiarik ez izateko?

Ondo jan, gorputzarekin ez obsesionatu, eta arazoren bat sumatuz gero, profesionalen esku jarri.

Anorexia edo bulimiadun gaixo bati zer esango zenioke?

Gaixotasuna onartzeko, eta beldurrik ez izateko.


Beste talde batzuekin elkartzen al zarete?

Bai, Espainiako Elkartean gaude.

Beno, espero dugu jende askori laguntzea, eta urte askotan.

Bai, neuk ere hori nahi dut.



2010/04/24

Beste nahasmen batzuk

Orain arte, Anorexia eta Bulimiari buruz hitz egin dut, baina badaude gaur egungo gizartean gero eta pertsona gehiagok jasaten duten beste 2 gaixotasun garrantzitsu: Bigorexia eta Ortorexia. Ondoren, gaixotasun hauen ezaugarri nagusiak aipatuko ditut, horiei buruz pixka bat gehiago jakin dezazuen, eta bertan agertzen diren sintomak zure lagun edota ezagun batek sufritzen dituela ikusten baduzu, ahalik eta gehien lagun diezaiozun, guztien artean gaixotasun hauei aurre egin ahal baitiegu!


Bigorexia
Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edota haien fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, kontrolik gabeko ariketa fisikoa egiten dute, eta hor dator arazoa. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu eta horrek, epe luzera ondorio larriak ekar ditzake. Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan nahi baitute.

Ortorexia

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gure gorputzarentzat beharrezkoak diren elikagaiak baztertzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

2010/04/20

Hona hemen anorexia eta bulimiarekin erlazionatuta
dauden 2 blog. Lehenengoa gaixotasun izugarri hauen alde egiten du, eta bigarrenak aldiz, kontra.
Horrek erabat hunkitu ninduen. Nola egon daitezke anorexia eta bulimiaren aldeko pertsonak? Sinestezina da.
Hemen usten dizkizuet bi bloggen irudiak, zuen begiekin
ikus ditzazuen.

2010/04/14

Bi neskato gazteren esperientziak



Ruth neska altua da, eta polita dela esaten dute, betidanik modelo izateko ametsa izan du. Baina beti izan ditu konplexu asko eta gainera bere lehengusinarekin konparatzen da. Hau ere oso neska liraina da eta modelo ere izateko ametsa izan du. Arazoa hasi zen bere lehengusina modelo izateko agentzia batean hartu zutenean eta bera ez. Ruth 15 urte zituen garai hartan, 1.72m neurtzen zituen eta 54 kilo pisatu, beraz, bera ez zen inoiz lodi ikusi momentu horretara arte. Hori dela eta dieta gogorrago bat egiten hasi zen, 1500 kaloriakoa, gainera kirol apur bat egiten zuen eta argaltzeko te berezi bat hartzen zuen. 52 kilotan egotea lortu zuenean bere lehengusinak berak lan egiten zuen agentziara eraman zuen eta oraingoan Ruth onartu zuten. Hala ere zoriontasun hori ez zuen asko iraun. Izan ere, 3. edo 4. argazki sesioan argazkilariak esan zion “linea zaindu ” behar zuela, apur bat lodi zegoelako. Haserre etxera iritsi zenean bere amari kontatu zion eta honen umorea ona ez zenez, lanetik bota zutelako, argazkilariak arrazoi zuela esan zion. Orduan Ruth bere logelara joan zen negarrez eta bonboi kaxa oso bat jan zuen, baina bere buruarekin oso txarto sentitu zen eta botaka egin zuen odoletan hasi zen arte.
Horrela jausi zen bulimian 49.5 kilo izatera irits izen, gero kokaina hartzen. Gaur egun 19 urte ditu 42.5 kilo pisatzen ditu, gurasoak bere erruagatik dibortziatu dira, lagunik gabe gerat uda, modelo agentziatik kaleratu dute argalegi egoteagatik. Supermerkatu batean lan egiten du eta anorexi aduen neska batekin bizi da ia ordaindu ezin duten pisu ziztrin batean. Bere kontaeraren amaiera honako hau aipatzen du: “salid de este infierno en el que yo estoy atrapada!”



Andrea beti izan da neska lirain eta ederra, 13 urte zituenean, klaseko lagunek gorputz polita zuela esaten zioten eta bera oso gustora sentitzen zen. Egun batean, telebistan modelo eskola batera sartzeko proba batzuetarako deialdia ikusi zuen, deialdi hori bere herrian egingo zen. Amari bertara hurbiltzeko eskatu zion eta inolako zalantza barik Andrea modelo izateko hautatu zuten. Hasieran dena nahiko ondo joan zen, baina denbora pasa ahala modelo eskolako irakasleek pisuz jaisteko eskatu zioten eta hor hasi zen bere obsesioa janariarekiko. Gaur egun Andrea 16 urte ditu 1.63cm neurtzen ditu eta 44 kg besterik ez du pisatzen. Hala ere, eta zorionez sendatzeko bidean da.


2010/04/10

Abestia "hamasei"



Abesti honen bitartez Cheoak anorexia eta bulimiaren aurka egiten du. Bertan,pixkanaka anorexian jausten ari den neskato baten bizitza kontatzen da.

2010/04/06

Gazteentzako iradokizunak elikagai konduktan nahasterik ez izateko


Pertsona guztiak desberdinak gara: batzuk altuak beste batzuk baxuak; batzuk begi marroiak dituzte, beste batzuk, aldiz, berdeak. Batzuk ile marroia dute, beste batzuk beltza…. Irudia gaur egungo gizartean modan dagoen "ezaugarri" bat da, baina hortaz aparte garrantzitsuagoak diren mila gauza gehiago daude.

Garen modukoak maitatu behar gara, lotsarazi gabe, norberak berezia egiten dion zerbait baitauka. Hona hemen anorexia, bulimia eta haukin erlazionatuta dauden antzeko gaixotasunak pairatzen dituztenentzako gomendio batzuk:
● Sentimenduak ezagutzen adierazten eta ikastea.

● Bakoitzaren beharrak identifikatzen jakitea, bestei kalterik egin gabe.
● Pertsona guztiak akatsak egiten ditugula eta inor ez dela perfektua onartzea.
● Irudia eta pesuari buruz bromarik ez egitea.
● Kirol asko egiten duten pertsonen dieta kontrolatzea.
● Medikuaren aholkularik gabe dietarik ez egitea.

● Norberaren gorputza onartzea, zaintzea eta maitatzea.
● Noizean behin, janari familiarrak egin, erlazio afektiboak bultzatzeko.
● Moda argalaren kontra egitea, hau da; giza baloreak askoz ere garrantzitsuagoak direla gogoaraztea.

Zarena zarelako maita zaitez, merezi duzu eta!

2010/04/02

Bideo txiki bat

Hona hemen anorexia eta bulimiari buruzko bideo bat. Nahiko laburtxoa da, eta aldi berean interesgarria interesgarria iruditu zitzaidanez, nire blog-ean jartzea erabaki dut.

2010/03/28

Bulimia... Zer da?

Oraingoan, bulimiari buruzko sarreratxo txiki bat egingo dut. Askotan bi gaixotasunak nahasteko ohitura dago, horregaitik interesgarria iruditu zait biei buruz aparte pixka bat hitz egitea.

Bulimia anorexiarekin lotuta dagoen gaixotasuna da, eta askotan, batera agertzen dira.

Bulimia ere elikadura nahaste bat dela esan daiteke. Gaixotasun honen jatorria biologikoa zein psikologikoa izan daiteke. Bulimia duten pertsonek loditzeko beldur handia sortzen zaie. Nahiz eta bere pisua normala izan, gaixoak be
ti lodiegi ikusten dute haien burua, eta edozein gauza egiten du argaltzeko. Horregaitik, Normalean, gaixotasun hau jasaten duten pertsonek dieta kaltegarri asko egiten dituzte, medikuaren kontrolik gabe. Elikagaien mugaketak antsietate handia eragiten die, eta horrek kontrolik gabe jatera eramaten die.

Gaixotasun honek jende gazteari eragiten dio, emakumeei, batez ere eta anorexia izan duten pertsonek arrisku handiagoa izaten dute bulimian jaisteko. Gaixotasun honetan bi mota bereiz daitezke:

- Purgagarria: oka egiten dutenak edo laxante eta diuretikoetara jotzen dutenak.
- Ez purgagarria: kirol gehiegi egiten dutenak eta barau egiten dutenak.

Ondorio fisiko garrantzitsuenak honako
hauek dira: ahultasuna, buruko mina, hortzetako arazoak, zorabioak, ilea galtzea, hilerokoaren irregulartasuna eta pisu gorabehera handiak. Bulimia kleptomaniarekin (lapurtzera bultzatzen duen gaixotasuna) eta alkoholismoarekin lotuta egon daiteke.


Gaixotasun hau jasaten duten pertsonek depresioa, antsietatea eta autoestimu baxua izan ohi dute. Beren gorputza lodi ikusten d
ute, nahiz eta hala ez izan. Lotsatu egiten dira eta, horregatik, dieta ugari egiten dituzte.

2010/03/09

Anorexia... Zer da?


Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da. Anorexia duen pertsona batek (gehienetan neska gazteak), gizentzeko beldurrez, jateari uzten diote, haien gorputza lodi ikusten baitute, eta beraz, ez daude pozik haien irudiarekin.

Orain aipatu dudan moduan, pubertaroaren eta nerabezaroaren artean agertzen da, nesken artean batik bat. Hala ere, gero eta gizonezko gehiago pairatzen duten gaixotasuna da.


Gaixotaun hau, batez ere, gaur eguneko gizarteari eragiten dio, azken urte hauetan irudiak hartu duen garrantzia dela eta.

Telebista ikustean gero eta nabariagoak dira modelo argalen presentzia, eta txarrena dena, zenbat eta argalago egon orduan eta arrakasta handiagoa lortzen dute.

Baina zergaitik da hain garrantzitsua gure irudia? Kapaz izango zinateke bizitza

emateko zure burua argal ikusteko?

Guztien artean XXI. mendeko moda honekin bukatzea lor dezakegu!!


2010/03/03

argazkia

Hona hemen binaka egindako mapa kontzeptuala: gaitasun digitala LHn.
Hasieran pixka bat kostatu zitzaigun aria hartzea map tools programari, ez baitugu askotan erabiltzen, baina azkenik, mapa kontzeptual dezente bat egitea lortu genuen.


2010/02/24

sarreratxoa


Blog-ari pixka bat hasiera emateko, lehenengoz anorexia zer den azalduko dut parrafotxo batean, norbait oraindik ez badaki jakin dezan.


Anorexia elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.
Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.
Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.
Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...
Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.