Munduan bizitza bakar bat dago, aprobetxa ezazu!!
Powered By Blogger

2010/05/03

Espezialista batekin hizketan

Hementxe ikasle batzuk ACABE izeneko erakundearen koordinatzaileari egindako elkarrizketa. Bertan, erakunde honi buruzko informazioa eta bertan dauden pertsonen egoera ikusteko aukera izango duzue.


Kaixo, arratsalde on.

Arratsalde on.

Zein da zure izena?

Garbiñe.

Zer esan nahi dute ACABE siglek?

“Asociación contra la anorexia y bulimia de Euskadi”. Hau da, gure lana anorexia edo bulimia gaixotasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzea da.

Zenbat egoitza dituzue Euskadin?

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ditugu egoitzak, baina garrantzitsuena hemengoa da.

Zenbat denbora darama elkarteak zabalik?

Hamaika urte.

Eta bulego honek?

Lehen Intxaurrondon zegoen, Txara izeneko eraikinean, baina orain dela gutxi hona mugitu gara, Mons Pasealekura.

Garestia al da bazkide izatea?

Hilero sei euroko kuota ordaintzen dugu.

Gutxi gorabehera zenbat bazkide zarete?

Berrehun eta hamasei familia gara.

Zertan oinarritzen da elkarte hau?

Hiru oinarri nagusi ditu: gaixotasun hauekiko sentikor bihurtzea, familiaren eta lagunen sostengu izatea, eta beste elkarteei eskaerak egitea gaixoa eta familia laguntzeko.

Ohituta al zaudete bisitari askorekin hitz egiten?

Bai, jende asko etortzen da.

Oso zaila al da gaixoekin egotea?

Ez, baina pazientzia handia izan behar da, eta arreta handia eskatzen dute.

Jende askok gainditu al du anorexia edo bulimia?

Bai, ehuneko handi bat sendatu egin da.

Lan egiten duzuenen artean inork jasan al du anorexia edo bulimia?

Bai, eta orain oso langile onak dira.

Zeintzuk dira anorexiaren sintomak?

Modu ez ohikoan pisua galtzea, izaera aldaketa, umore aldaketak, kontzentrazio eta oroimen zailtasunak, bakardade sentimendua, lo orduak gutxitzea, autoestimu eza eta sexu-gogoa galtzea.


Sintomak oso arriskutsuak al dira?

Bai, oso arriskutsuak dira.

Eta bulimiaren sintomak?

Ia-ia berdinak dira.

Zer egin behar da anorexia edo bulimiarik ez izateko?

Ondo jan, gorputzarekin ez obsesionatu, eta arazoren bat sumatuz gero, profesionalen esku jarri.

Anorexia edo bulimiadun gaixo bati zer esango zenioke?

Gaixotasuna onartzeko, eta beldurrik ez izateko.


Beste talde batzuekin elkartzen al zarete?

Bai, Espainiako Elkartean gaude.

Beno, espero dugu jende askori laguntzea, eta urte askotan.

Bai, neuk ere hori nahi dut.



No hay comentarios:

Publicar un comentario