Bigorexia
Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edota haien fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobe
to ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, kontrolik gabeko ariketa fisikoa egiten dute, eta hor dator arazoa. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu eta horrek, epe luzera ondorio larriak ekar ditzake. Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan nahi baitute. Ortorexia
Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasunt
su jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gure gorputzarentzat beharrezkoak diren elikagaiak baztertzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.




No hay comentarios:
Publicar un comentario