Bulimia anorexiarekin lotuta dagoen gaixotasuna da, eta askotan, batera agertzen dira.
Bulimia ere elikadura nahaste bat dela esan daiteke. Gaixotasun honen jatorria biologikoa zein psikologikoa izan daiteke. Bulimia duten pertsonek loditzeko beldur handia sortzen zaie. Nahiz eta bere pisua normala izan, gaixoak beti lodiegi ikusten dute haien burua, eta edozein gauza egiten du argaltzeko. Horregaitik, Normalean, gaixotasun hau jasaten duten pertsonek dieta kaltegarri asko egiten dituzte, medikuaren kontrolik gabe. Elikagaien mugaketak antsietate handia eragiten die, eta horrek kontrolik gabe jatera eramaten die.
Gaixotasun honek jende gazteari eragiten dio, emakumeei, batez ere eta anorexia izan duten pertsonek arrisku handiagoa izaten dute bulimian jaisteko. Gaixotasun honetan bi mota bereiz daitezke:
- Purgagarria: oka egiten dutenak edo laxante eta diuretikoetara jotzen dutenak.
- Ez purgagarria: kirol gehiegi egiten dutenak eta barau egiten dutenak.
Ondorio fisiko garrantzitsuenak honako hauek dira: ahultasuna, buruko mina, hortzetako arazoak, zorabioak, ilea galtzea, hilerokoaren irregulartasuna eta pisu gorabehera handiak. Bulimia kleptomaniarekin (lapurtzera bultzatzen duen gaixotasuna) eta alkoholismoarekin lotuta egon daiteke.
Gaixotasun hau jasaten duten pertsonek depresioa, antsietatea eta autoestimu baxua izan ohi dute. Beren gorputza lodi ikusten dute, nahiz eta hala ez izan. Lotsatu egiten dira eta, horregatik, dieta ugari egiten dituzte.
2010/03/28
Bulimia... Zer da?
2010/03/09
Anorexia... Zer da?
Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da. Anorexia duen pertsona batek (gehienetan neska gazteak), gizentzeko beldurrez, jateari uzten diote, haien gorputza lodi ikusten baitute, eta beraz, ez daude pozik haien irudiarekin.
Orain aipatu dudan moduan, pubertaroaren eta nerabezaroaren artean agertzen da, nesken artean batik bat. Hala ere, gero eta gizonezko gehiago pairatzen duten gaixotasuna da.
Gaixotaun hau, batez ere, gaur eguneko gizarteari eragiten dio, azken urte hauetan irudiak hartu duen garrantzia dela eta.
Telebista ikustean gero eta nabariagoak dira modelo argalen presentzia, eta txarrena dena, zenbat eta argalago egon orduan eta arrakasta handiagoa lortzen dute.
Baina zergaitik da hain garrantzitsua gure irudia? Kapaz izango zinateke bizitza
emateko zure burua argal ikusteko?
Guztien artean XXI. mendeko moda honekin bukatzea lor dezakegu!!