Munduan bizitza bakar bat dago, aprobetxa ezazu!!
Powered By Blogger

2010/04/24

Beste nahasmen batzuk

Orain arte, Anorexia eta Bulimiari buruz hitz egin dut, baina badaude gaur egungo gizartean gero eta pertsona gehiagok jasaten duten beste 2 gaixotasun garrantzitsu: Bigorexia eta Ortorexia. Ondoren, gaixotasun hauen ezaugarri nagusiak aipatuko ditut, horiei buruz pixka bat gehiago jakin dezazuen, eta bertan agertzen diren sintomak zure lagun edota ezagun batek sufritzen dituela ikusten baduzu, ahalik eta gehien lagun diezaiozun, guztien artean gaixotasun hauei aurre egin ahal baitiegu!


Bigorexia
Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edota haien fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, kontrolik gabeko ariketa fisikoa egiten dute, eta hor dator arazoa. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu eta horrek, epe luzera ondorio larriak ekar ditzake. Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan nahi baitute.

Ortorexia

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gure gorputzarentzat beharrezkoak diren elikagaiak baztertzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

2010/04/20

Hona hemen anorexia eta bulimiarekin erlazionatuta
dauden 2 blog. Lehenengoa gaixotasun izugarri hauen alde egiten du, eta bigarrenak aldiz, kontra.
Horrek erabat hunkitu ninduen. Nola egon daitezke anorexia eta bulimiaren aldeko pertsonak? Sinestezina da.
Hemen usten dizkizuet bi bloggen irudiak, zuen begiekin
ikus ditzazuen.

2010/04/14

Bi neskato gazteren esperientziak



Ruth neska altua da, eta polita dela esaten dute, betidanik modelo izateko ametsa izan du. Baina beti izan ditu konplexu asko eta gainera bere lehengusinarekin konparatzen da. Hau ere oso neska liraina da eta modelo ere izateko ametsa izan du. Arazoa hasi zen bere lehengusina modelo izateko agentzia batean hartu zutenean eta bera ez. Ruth 15 urte zituen garai hartan, 1.72m neurtzen zituen eta 54 kilo pisatu, beraz, bera ez zen inoiz lodi ikusi momentu horretara arte. Hori dela eta dieta gogorrago bat egiten hasi zen, 1500 kaloriakoa, gainera kirol apur bat egiten zuen eta argaltzeko te berezi bat hartzen zuen. 52 kilotan egotea lortu zuenean bere lehengusinak berak lan egiten zuen agentziara eraman zuen eta oraingoan Ruth onartu zuten. Hala ere zoriontasun hori ez zuen asko iraun. Izan ere, 3. edo 4. argazki sesioan argazkilariak esan zion “linea zaindu ” behar zuela, apur bat lodi zegoelako. Haserre etxera iritsi zenean bere amari kontatu zion eta honen umorea ona ez zenez, lanetik bota zutelako, argazkilariak arrazoi zuela esan zion. Orduan Ruth bere logelara joan zen negarrez eta bonboi kaxa oso bat jan zuen, baina bere buruarekin oso txarto sentitu zen eta botaka egin zuen odoletan hasi zen arte.
Horrela jausi zen bulimian 49.5 kilo izatera irits izen, gero kokaina hartzen. Gaur egun 19 urte ditu 42.5 kilo pisatzen ditu, gurasoak bere erruagatik dibortziatu dira, lagunik gabe gerat uda, modelo agentziatik kaleratu dute argalegi egoteagatik. Supermerkatu batean lan egiten du eta anorexi aduen neska batekin bizi da ia ordaindu ezin duten pisu ziztrin batean. Bere kontaeraren amaiera honako hau aipatzen du: “salid de este infierno en el que yo estoy atrapada!”



Andrea beti izan da neska lirain eta ederra, 13 urte zituenean, klaseko lagunek gorputz polita zuela esaten zioten eta bera oso gustora sentitzen zen. Egun batean, telebistan modelo eskola batera sartzeko proba batzuetarako deialdia ikusi zuen, deialdi hori bere herrian egingo zen. Amari bertara hurbiltzeko eskatu zion eta inolako zalantza barik Andrea modelo izateko hautatu zuten. Hasieran dena nahiko ondo joan zen, baina denbora pasa ahala modelo eskolako irakasleek pisuz jaisteko eskatu zioten eta hor hasi zen bere obsesioa janariarekiko. Gaur egun Andrea 16 urte ditu 1.63cm neurtzen ditu eta 44 kg besterik ez du pisatzen. Hala ere, eta zorionez sendatzeko bidean da.


2010/04/10

Abestia "hamasei"



Abesti honen bitartez Cheoak anorexia eta bulimiaren aurka egiten du. Bertan,pixkanaka anorexian jausten ari den neskato baten bizitza kontatzen da.

2010/04/06

Gazteentzako iradokizunak elikagai konduktan nahasterik ez izateko


Pertsona guztiak desberdinak gara: batzuk altuak beste batzuk baxuak; batzuk begi marroiak dituzte, beste batzuk, aldiz, berdeak. Batzuk ile marroia dute, beste batzuk beltza…. Irudia gaur egungo gizartean modan dagoen "ezaugarri" bat da, baina hortaz aparte garrantzitsuagoak diren mila gauza gehiago daude.

Garen modukoak maitatu behar gara, lotsarazi gabe, norberak berezia egiten dion zerbait baitauka. Hona hemen anorexia, bulimia eta haukin erlazionatuta dauden antzeko gaixotasunak pairatzen dituztenentzako gomendio batzuk:
● Sentimenduak ezagutzen adierazten eta ikastea.

● Bakoitzaren beharrak identifikatzen jakitea, bestei kalterik egin gabe.
● Pertsona guztiak akatsak egiten ditugula eta inor ez dela perfektua onartzea.
● Irudia eta pesuari buruz bromarik ez egitea.
● Kirol asko egiten duten pertsonen dieta kontrolatzea.
● Medikuaren aholkularik gabe dietarik ez egitea.

● Norberaren gorputza onartzea, zaintzea eta maitatzea.
● Noizean behin, janari familiarrak egin, erlazio afektiboak bultzatzeko.
● Moda argalaren kontra egitea, hau da; giza baloreak askoz ere garrantzitsuagoak direla gogoaraztea.

Zarena zarelako maita zaitez, merezi duzu eta!

2010/04/02

Bideo txiki bat

Hona hemen anorexia eta bulimiari buruzko bideo bat. Nahiko laburtxoa da, eta aldi berean interesgarria interesgarria iruditu zitzaidanez, nire blog-ean jartzea erabaki dut.