Munduan bizitza bakar bat dago, aprobetxa ezazu!!
Powered By Blogger

2010/05/31

Nire bideotxoa

Hona hemen podomatic-ean egin dudan bideotxo txikia. Bertan, aukeratutako gaiari buruz hitz egin dut, eta aldi berean, nire iritzia ere eman dut anorexia eta bulimiaren inguruan.
Espero dut zuen gustokoa izatea!





Multimedia

Hementxe daukazue nire taldekideek eta nik egindako multimedia. Animaliei buruzkoa da eta lehenengo ziklorako pentsatuta dago.

2010/05/30

Gai honekin zerikusia duten blog-ak

Hona hemen anorexia eta bulimiarekin erlazionatuta
dauden 2 blog. Lehenengoa gaixotasun izugarri hauen alde egiten du, eta bigarrenak aldiz, kontra.
Horrek erabat hunkitu ninduen. Nola egon daitezke anorexia eta bulimiaren aldeko pertsonak? Sinestezina da.
Hemen usten dizkizuet bi bloggen irudiak, zuen begiekin
ikus ditzazuen.

2010/05/29

Webquesta


Asko kostatu zitzaidan anorexia eta bulimiari buruzko euskarazko webquest bat aurkitzea, baina azkenean honekin topo egin nuen!

Tutoriala

Hemen daukazue Elik eta biok egindako tutoriala. Atomix mp3 programaren inguruan egin genuen.
Hasieran embedr programari buruz egingo genuen, baina arazo asko sortu zitzaizkigun eta azkenean programa hau aukeratzea pentsatu genuen.
Espero dut zuen gustokoa izatea eta zalantzak izan eskero guztiak konpontzea.



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Atomix mp3 tutoriala | Erabiltzailea: elisabet

2010/05/25

Beste nahasmen batzuk: Bigorexia eta Ortorexia

Orain arte, Anorexia eta Bulimiari buruz hitz egin dut, baina badaude gaur egungo gizartean gero eta pertsona gehiagok jasaten duten beste 2 gaixotasun garrantzitsu: Bigorexia eta Ortorexia. Ondoren, gaixotasun hauen ezaugarri nagusiak aipatuko ditut, horiei buruz pixka bat gehiago jakin dezazuen, eta bertan agertzen diren sintomak zure lagun edota ezagun batek sufritzen dituela ikusten baduzu, ahalik eta gehien lagun diezaiozun, guztien artean gaixotasun hauei aurre egin ahal baitiegu!


Bigorexia
Bigorexia nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edota haien fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, kontrolik gabeko ariketa fisikoa egiten dute, eta hor dator arazoa. Horretaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu eta horrek, epe luzera ondorio larriak ekar ditzake. Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan nahi baitute.

Ortorexia

Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gure gorputzarentzat beharrezkoak diren elikagaiak baztertzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

2010/05/24

Taula

Zer da?

Non aurki dezakegu?

Ura

● Gure gorputzaren %66 osatzen du.

● Ezinbestekoa digestiorako.

● Elikagarriak garraiatzen, gorputzaren temperatura erregulatzen eta prozesu askori laguntzen die.

● Ura naturala edaterakoan.

● Zuku, zopa, saldetan…

Proteinak

●Hazkuntzarako eta zelulen konponketarako ezinbestekoa.

●Haragia

●Oilaskoa

●Arraina

●Arrautzak

●Esnekiak…

Karbohidratoak

● Gorputzarako oinarrizko energi iturria da.

●Patatak

●zerealak

●Pasta

●Frutak

●Barazkiak...

Bitaminak

● Gorputzaren funtzionamendu egokirako ezinbesteko elikagarriak dira.

●Hezur eta hortzen garapenerako garrantzitsuak.

● Frutak

●Barazkiak

●Esnekiak

Koipea

● Energia eman.

● Digestioan eta bitaminak asimilatzen lagundu.

●Oliba olioa

● Ekilore-olioa...

Mineralak

● Hezur eta hortz gogorrak izaten laguntzen du.

●Esnekiak

●Orri berdeko barazkiak

●Koipe gabeko haragiak

●Oilaskoa

●Fruitu zikuak

2010/05/06

Anorexia eta mulimia ----> power-point

Hona hemen "Slideshare" orrialdetik ateratako anorexia eta bulimiari buruzko power point bat. Bertan modu labur baina interesgarri batean gaixotasun hauen inguruko laburpentxo txiki bat egiten da. Beraz, oso aproposa iruditu zait eta nire blog-ean zuekin konpartitu nahiz izan dut.

2010/05/03

Espezialista batekin hizketan

Hementxe ikasle batzuk ACABE izeneko erakundearen koordinatzaileari egindako elkarrizketa. Bertan, erakunde honi buruzko informazioa eta bertan dauden pertsonen egoera ikusteko aukera izango duzue.


Kaixo, arratsalde on.

Arratsalde on.

Zein da zure izena?

Garbiñe.

Zer esan nahi dute ACABE siglek?

“Asociación contra la anorexia y bulimia de Euskadi”. Hau da, gure lana anorexia edo bulimia gaixotasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzea da.

Zenbat egoitza dituzue Euskadin?

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ditugu egoitzak, baina garrantzitsuena hemengoa da.

Zenbat denbora darama elkarteak zabalik?

Hamaika urte.

Eta bulego honek?

Lehen Intxaurrondon zegoen, Txara izeneko eraikinean, baina orain dela gutxi hona mugitu gara, Mons Pasealekura.

Garestia al da bazkide izatea?

Hilero sei euroko kuota ordaintzen dugu.

Gutxi gorabehera zenbat bazkide zarete?

Berrehun eta hamasei familia gara.

Zertan oinarritzen da elkarte hau?

Hiru oinarri nagusi ditu: gaixotasun hauekiko sentikor bihurtzea, familiaren eta lagunen sostengu izatea, eta beste elkarteei eskaerak egitea gaixoa eta familia laguntzeko.

Ohituta al zaudete bisitari askorekin hitz egiten?

Bai, jende asko etortzen da.

Oso zaila al da gaixoekin egotea?

Ez, baina pazientzia handia izan behar da, eta arreta handia eskatzen dute.

Jende askok gainditu al du anorexia edo bulimia?

Bai, ehuneko handi bat sendatu egin da.

Lan egiten duzuenen artean inork jasan al du anorexia edo bulimia?

Bai, eta orain oso langile onak dira.

Zeintzuk dira anorexiaren sintomak?

Modu ez ohikoan pisua galtzea, izaera aldaketa, umore aldaketak, kontzentrazio eta oroimen zailtasunak, bakardade sentimendua, lo orduak gutxitzea, autoestimu eza eta sexu-gogoa galtzea.


Sintomak oso arriskutsuak al dira?

Bai, oso arriskutsuak dira.

Eta bulimiaren sintomak?

Ia-ia berdinak dira.

Zer egin behar da anorexia edo bulimiarik ez izateko?

Ondo jan, gorputzarekin ez obsesionatu, eta arazoren bat sumatuz gero, profesionalen esku jarri.

Anorexia edo bulimiadun gaixo bati zer esango zenioke?

Gaixotasuna onartzeko, eta beldurrik ez izateko.


Beste talde batzuekin elkartzen al zarete?

Bai, Espainiako Elkartean gaude.

Beno, espero dugu jende askori laguntzea, eta urte askotan.

Bai, neuk ere hori nahi dut.