Espero dut zuen gustokoa izatea!

| Zer da? | Non aurki dezakegu? |
Ura | ● Gure gorputzaren %66 osatzen du. ● Ezinbestekoa digestiorako. ● Elikagarriak garraiatzen, gorputzaren temperatura erregulatzen eta prozesu askori laguntzen die. | ● Ura naturala edaterakoan. ● Zuku, zopa, saldetan… |
Proteinak | ●Hazkuntzarako eta zelulen konponketarako ezinbestekoa. | ●Haragia ●Oilaskoa ●Arraina ●Arrautzak ●Esnekiak… |
Karbohidratoak | ● Gorputzarako oinarrizko energi iturria da. | ●Patatak ●zerealak ●Pasta ●Frutak ●Barazkiak... |
Bitaminak | ● Gorputzaren funtzionamendu egokirako ezinbesteko elikagarriak dira. ●Hezur eta hortzen garapenerako garrantzitsuak. | ● Frutak ●Barazkiak ●Esnekiak |
Koipea | ● Energia eman. ● Digestioan eta bitaminak asimilatzen lagundu. | ●Oliba olioa ● Ekilore-olioa... |
Mineralak | ● Hezur eta hortz gogorrak izaten laguntzen du. | ●Esnekiak ●Orri berdeko barazkiak ●Koipe gabeko haragiak ●Oilaskoa ●Fruitu zikuak |
Ruth neska altua da, eta polita dela esaten dute, betidanik modelo izateko ametsa izan du. Baina beti izan ditu konplexu asko eta gainera bere lehengusinarekin konparatzen da. Hau ere oso neska liraina da eta modelo ere izateko ametsa izan du. Arazoa hasi zen bere lehengusina modelo izateko agentzia batean hartu zutenean eta bera ez. Ruth 15 urte zituen garai hartan, 1.72m neurtzen zituen eta 54 kilo pisatu, beraz, bera ez zen inoiz lodi ikusi momentu horretara arte. Hori dela eta dieta gogorrago bat egiten hasi zen, 1500 kaloriakoa, gainera kirol apur bat egiten zuen eta argaltzeko te berezi bat hartzen zuen. 52 kilotan egotea lortu zuenean bere lehengusinak berak lan egiten zuen agentziara eraman zuen eta oraingoan Ruth onartu zuten. Hala ere zoriontasun hori ez zuen asko iraun. Izan ere, 3. edo 4. argazki sesioan argazkilariak esan zion “linea zaindu ” behar zuela, apur bat lodi zegoelako. Haserre etxera iritsi zenean bere amari kontatu zion eta honen umorea ona ez zenez, lanetik bota zutelako, argazkilariak arrazoi zuela esan zion. Orduan Ruth bere logelara joan zen negarrez eta bonboi kaxa oso bat jan zuen, baina bere buruarekin oso txarto sentitu zen eta botaka egin zuen odoletan hasi zen arte.
Horrela jausi zen bulimian 49.5 kilo izatera irits izen, gero kokaina hartzen. Gaur egun 19 urte ditu 42.5 kilo pisatzen ditu, gurasoak bere erruagatik dibortziatu dira, lagunik gabe gerat uda, modelo agentziatik kaleratu dute argalegi egoteagatik. Supermerkatu batean lan egiten du eta anorexi aduen neska batekin bizi da ia ordaindu ezin duten pisu ziztrin batean. Bere kontaeraren amaiera honako hau aipatzen du: “salid de este infierno en el que yo estoy atrapada!”
Andrea beti izan da neska lirain eta ederra, 13 urte zituenean, klaseko lagunek gorputz polita zuela esaten zioten eta bera oso gustora sentitzen zen. Egun batean, telebistan modelo eskola batera sartzeko proba batzuetarako deialdia ikusi zuen, deialdi hori bere herrian egingo zen. Amari bertara hurbiltzeko eskatu zion eta inolako zalantza barik Andrea modelo izateko hautatu zuten. Hasieran dena nahiko ondo joan zen, baina denbora pasa ahala modelo eskolako irakasleek pisuz jaisteko eskatu zioten eta hor hasi zen bere obsesioa janariarekiko. Gaur egun Andrea 16 urte ditu 1.63cm neurtzen ditu eta 44 kg besterik ez du pisatzen. Hala ere, eta zorionez sendatzeko bidean da.
Bulimia anorexiarekin lotuta dagoen gaixotasuna da, eta askotan, batera agertzen dira.
Bulimia ere elikadura nahaste bat dela esan daiteke. Gaixotasun honen jatorria biologikoa zein psikologikoa izan daiteke. Bulimia duten pertsonek loditzeko beldur handia sortzen zaie. Nahiz eta bere pisua normala izan, gaixoak beti lodiegi ikusten dute haien burua, eta edozein gauza egiten du argaltzeko. Horregaitik, Normalean, gaixotasun hau jasaten duten pertsonek dieta kaltegarri asko egiten dituzte, medikuaren kontrolik gabe. Elikagaien mugaketak antsietate handia eragiten die, eta horrek kontrolik gabe jatera eramaten die.
Gaixotasun honek jende gazteari eragiten dio, emakumeei, batez ere eta anorexia izan duten pertsonek arrisku handiagoa izaten dute bulimian jaisteko. Gaixotasun honetan bi mota bereiz daitezke:
- Purgagarria: oka egiten dutenak edo laxante eta diuretikoetara jotzen dutenak.
- Ez purgagarria: kirol gehiegi egiten dutenak eta barau egiten dutenak.
Ondorio fisiko garrantzitsuenak honako hauek dira: ahultasuna, buruko mina, hortzetako arazoak, zorabioak, ilea galtzea, hilerokoaren irregulartasuna eta pisu gorabehera handiak. Bulimia kleptomaniarekin (lapurtzera bultzatzen duen gaixotasuna) eta alkoholismoarekin lotuta egon daiteke.
Gaixotasun hau jasaten duten pertsonek depresioa, antsietatea eta autoestimu baxua izan ohi dute. Beren gorputza lodi ikusten dute, nahiz eta hala ez izan. Lotsatu egiten dira eta, horregatik, dieta ugari egiten dituzte.
Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da. Anorexia duen pertsona batek (gehienetan neska gazteak), gizentzeko beldurrez, jateari uzten diote, haien gorputza lodi ikusten baitute, eta beraz, ez daude pozik haien irudiarekin.
Orain aipatu dudan moduan, pubertaroaren eta nerabezaroaren artean agertzen da, nesken artean batik bat. Hala ere, gero eta gizonezko gehiago pairatzen duten gaixotasuna da.
Gaixotaun hau, batez ere, gaur eguneko gizarteari eragiten dio, azken urte hauetan irudiak hartu duen garrantzia dela eta.
Telebista ikustean gero eta nabariagoak dira modelo argalen presentzia, eta txarrena dena, zenbat eta argalago egon orduan eta arrakasta handiagoa lortzen dute.
Baina zergaitik da hain garrantzitsua gure irudia? Kapaz izango zinateke bizitza
emateko zure burua argal ikusteko?
Guztien artean XXI. mendeko moda honekin bukatzea lor dezakegu!!